Gizartea -

2004an

94 urteko kartzela-zigorra, bi polizia kataluniar hiltzeagatik

Epaimahairen ustez frogatuta dago Pedro Jimenezek bi biktimak hil zituela Bartzelonan. Biak emakumeak ziren eta praktikak egiten ari ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiak 93 urte eta 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Pedro Jimenezi, herri-epaimahaiak frogatutzat jo baitu, aho batez, polizian praktikak egiten ari ziren bi emakume hil zituela 2004an Bellvitgen (Bartzelona). Hala ere, 40 urte soilik beteko ditu. Gainera, 900.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die senideei.

Epaimahaiarentzat frogatuta geratu da 2004ko urriaren 5ean, goizeko zortzietan, Jimenez (kartzelan emandako baimen bategatik zegoen kalean) L’Hospitalet de Llobregatera joan zela eta bi biktimen etxebizitzako atarira sartu zela.

Biktimetako batekin sartu zen igogailura eta labana batez mehatxu eginda, praktikak egiten ari ziren bi agenteen etxebizitzara sartzen uztera behartu zuen.

Gazteak orkatiletatik, eskuetatik eta lepotik lotu zituen Jimenezek; bakoitzak gela batean sartu zituen eta ahoa estali zien oihukatu egin ez zezaten. Ondoren, Maria Aurora G bortxatu zuen eta lau labankada eman zizkion sorbaldan, hil arte. Beranduago, bost labankadaz hil zuen Silvia N.

Hasiera batean, 2008an, Bartzelonako Auzitegiak ezarritako zigorra baino 11 urte gehiago ezarri dizkio epaimahaiak. Auzitegi Gorenak deuseztatu zuen aurreko epaia epaimahai batek epaitu behar zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea