Gizartea -
LTD
Gipuzkoako itzalaldiak ETBren Iparraldeko seinalea kaltetuko du
Bihartik aurrera, LTD deskodetzaile bat eskuratu duten Iparraldeko kostaldeko herritarrek bakarrik ikusi ahalko dituzte Euskal Telebistako kateak.
Erredakzioa
Itzalaldi analogikoa errealitate bat izango da gaurtik aurrera, Gipuzkoan. Jaizkibeleko (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa), Igeldoko (Donostialdea), Usurbeko (Goierri) eta Ollauneko (Tolosaldea) seinale analogikoko errepikatzaileek emititzeari utziko diote. Hortaz, bihartik aurrera deskodetzaileak edo horrelako gailuak dituzten telebistak beharko dira seinale digitala jasotzeko. Bihar eta etzi itzalaldi analogikoa Bizkaiara iritsiko da eta Oiz eta Jatan (Durangaldea), Gernika, Uribe-Kosta eta Markina, eta Ganeta eta Serantes (ostegunean), Bilbo Handia eta Ezkerraldea kaltetuko dituena, seinalerik gabe gelditu dira.
ETB Iparralden
Itzalaldi honen ondorioetako bat Iparraldeko kosta inguruko, biztanleria gehien kontzentratzen den guneko, herritarrek biziko dute. Gipuzkoako itzalaldiak gune horretan ETBren seinalea jasotzea eragotziko du. Hortaz, ETBko kateak sintonizatzen jarraitu nahi dutenek deskodetzaile bat eskuratu beharko dute. Egoera honek ez ditu Iparraldeko barnealdeko herriak kaltetuko, bertako seinale analogikoa instalazio tekniko egoki batzuei esker oraindik jaso egiten delako. ETB Iparralden kable bidezko telebista bidez erosi daiteke. Frantziak 2011an egingo du itzalaldi analogikoa.
Gipuzkoako eta Bizkaiko Itzalaldi analogikoarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko sistema aldaketarekin amaituko du, izan ere, Arabak duela zenbait hilabete salto egin zuen seinale digitalera.