Itxi

2016/02/12

13:14

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa deitu dute Gasteizen

EITB.EUS

Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du deialdia, apirilaren 9rako. Indarkeria matxista "estrukturala" salatuko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest!" lelopean, Euskal Herri mailako manifestazioa deitu du mugimendu feministak apirilaren 9rako, Gasteizen.

Martxa goizean aurkeztu dute Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, hiru helburu ditu ekimenak: batetik, eraso matxistak eta "azkenaldian ematen ari den mugimendu feministaren kriminalizazioa" salatzea, eta indarkeria mota honen inguruko "hausnarketa soziala bultzatzea".

Horien hitzetan, indarkeria matxistaren "forma anitzak" eta "konplexutasuna" kontuan hartu behar dira: "ez dira kolpeak eta hilketak soilik; kontu estrukturala da, eta sistema batean oinarritzen da". Hala, indarkeria matxista "ez da bakarra, baizik eta gure jendarteak eraikitzen duen egitura sendoa". Feministon arabera, "lesbianen kontrako erasoak, nerabe transexualek beren buruaz beste egitea, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ere indarkeria matxista dira.

"Agintariak genero bortizkeriagatik oso arduratuak agertzen diren bitartean, errealitatearekin bestelakoa da: berdintasunaren arloan murrizketak egin dituzte aurrekontuetan, sentsibilizazioan eta bortizkeria matxista ekiditeko dauden baliabideak koordinatzen instituzioetan lanean dihardutenei gutxietsiz", salatu dute.

Manifestazioaren deitzaileen esanetan, "gaua, alkohola eta permisibitatea aitzakia" hartuta, areagotu egin dira emakumeen kontrako erasoak. "Ekonomia kapitalista"ren politikek emakumeengan dituzten ondorioak ere salatu dituzte: "prestigiorik gabeko lanak egitera eta zaintzera behartzen ditu". Emakume etorkinek pairatutako diskriminazio bikoitza ere kritikatu dute feministek, "esplotazioa eta isolamendu egoerei aurre egin behar diete" eta.

Hori horrela, apirilaren 9an Gasteizera joateko deia egin du Mugimendu Feministak, badelako garaia "arazoaren muinari heltzeko, konpromisoak hartzeko, bortizkeria matxistak saihestu eta emakumeak menpekotasun espazioan ezartzen dituen sistema eraldatzeko".

Horrez gain, gaurtik hasita martxan izango den atxikimendu kanpainan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. #feministokprest etiketarekin argazki bat egitea eta sare sozialetan zabaltzea eskatu dute.

ea eskatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;