Gizartea -

A gripea

Lau milioi euro gastatu zituen Eusko Jaurlaritzak A Gripean

A gripeak 90.300 (hiritarren % 4,4a) lagun gaixotu zituen; horietatik, 768 ospitalean egon ziren eta 68 lagun zainketa intentsiboetako unitatean egon ziren eta 7 lagun A gripeak jota hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 4.405.222 euro gastatu ditu A gripearen kanpainan. Inbertsio zuzena izan dela uste du Osasun Sailak, izan ere, horri esker "heriotzak eta lanerako absentismoa" saihestu dira.

Diru-sorta handiena, 3.249.505 euro, txertoa erosteko bideratu zuen Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen ere. Maskarak eta eskularruak erosteko 500.000 euroa bideratu zituzten. Era berean, teknologia plataforma bat (445.631 euro) eta informazio zabalkunde kanpaina (171.516 euro) abian jarri zuten. Birusaren kontrako botiken kontsumorako 38.570 euro eman zituzten.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak prentsaurrekoan aurkeztu ditu datuok. "Gizartea lasai dago egindako inbertsioei esker; lanerako absentismoa saihestu da eta segurtasun maila areagotu egin da".

Gaur azaldutako datuen arabera, A gripeak 90.300 (hiritarren % 4,4a) lagun gaixotu zituen EAEn; horietatik, 768 ospitalean egon ziren eta 68 lagun zainketa intentsiboetako unitatean egon ziren eta 7 lagun A gripeak jota hil ziren.

A gripearen eragina hasiera batean uste izandakoa baino askoz txikiagoa izan da. Hasierako aurreikuspenen arabera, gaixotasuna hiritarren % 30ari eragingo ziela eta 630 hildako izango zirela uste zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea