Gizartea -
Negoziazioak eten dituzte
Aste Santuko zerbitzua ziurtatu egin dute aire-kontrolatzaileek
"Negoziazio-giroa" ez mantentzea egotzi diote aire-kontrolatzaileek Aenari; hala eta guztiz ere, Aste Santuan lan egingo dutela esan dute.
Erredakzioa
Aire-kontrolatzaileek Aste Santuan lan egingo dutela berretsi dute, nahiz eta gaur Aenarekin negoziatzen ari diren hitzarmen kolektiboa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi duten.
Aire-kontrolatzaileen sindikatuak (USCA) komunikatu batean ohartarazi duenez, Aenak ez du "negoziazio giroa" mantendu eta negoziazioak dirauen bitartean "bake soziala" lortzeko benetako asmoa ez duela egotzi dio.
USCAren hitzetan, Aenako ordezkariek akordioak hautsi dituzte eta azken lansaria ez ordaintzearekin mehatxatu dituztela salatu dute.
Bestalde, Jose Blanco Sustapen ministroak esan duenez, "Aena negoziatzen jarraitzeko asmoa" dauka akordioa lortu arte.
Sustapen ministroaren hitzetan, aire-kontrolatzaileak "lasai egon behar dira beraien soldatak jasoko dituztelako, baina dekretu berriaren arabera egingo dute".