Ekonomia -

2009ko datuak

Etxebizitza berrien eraikuntza % 55,7 amildu da

Aurten 80.230 etxebizitza aske eta 79.054 babes ofizial eraikitzeari ekin zioten Estatuan, 2008an aldiz, 269.000 eta 10.119, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008ko datuekin alderatuta, % 55,7ko izugarrizko beherakada izan zuen etxebizitzen eraikuntzak 2009an. Guztira 159.284 eraikin hasi zituzten, horietako erdia babes ofizialekoak, Etxebizitza Ministerioaren arabera.

Hain zuzen, 80.230 etxebizitza aske eraiki zituzten 2009an, eta aurreko urtean aldiz, 269.000. Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza ere % 12,7 jaitsi zen, 2008ko 10.119tik 79.054era, alegia.

Eraikitako etxebizitzen jaitsiera

Halaber, 2008an baino % 32,8 etxebizitza gutxiago eraiki zituzten, Guztira 425.130 eraiki zituzten iaz: 356.555 etxebizitza askeak (% 36,7 gutxiago) eta 68.575 babes ofizialekoak (1.000 gutxiago).

Etxebizitzen birgaikuntza bere horretan

Birgaikuntza eskaerei dagokionez, iaz 43.448 egin zituzten eta 43.628 2008an. 2009ko urria eta abendua bitartean, aurreko hiruhilekoan baino % 5 eskaera gehiago jaso zituzten, 11.128, baina 2008ko epe berean baino %10,5 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea