Gizartea -

Zortea

Basauritar batek 6.000 euro irabazi ditu euro 1 jokatuta

Zortedunak pilatutako bote osoa eraman du, ACB saskibaloi ligako lau partidatan irabazleak galtzaileari aterako zion aldea asmatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauritar batek 6.000 euro irabazi zituen iragan asteburuan, Kiroljokoak proposatutako apustu batean asmatzea lortu zuen bakarra izan zelako. Zortedunak pilatutako botea poltsikoratu zuen euro bakar batez egindako apustuarekin, ACB saskibaloi ligako lau partidatan irabazleak galtzaileari aterako zion aldea asmatzeagatik.

Sari hori Kiroljokoak inoiz eman duen handienaren parekoa da. Iazko martxoan, euro bakar batekin 6.000 euro riabazi zituen beste pertsona batek, baina kasu horretan futbolean egindako apustuengatik, lau emaitza zehatz asmatuta.

Futbol, saskibaloi, motor edo pilota apustuek arrakasta handia dute euskal herritarren artean, izan ere, kantitate txikiak jokatuta diru asko irabazteko aukera ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea