Gizartea -
Aste Santuko kanpaina
Aste Santuan 14,4 milioi joan-etorri egongo dira DGTren ustez
Joan den urtean 120 kilometrotako auto ilarak egin ziren, horregatik, aurten errei itzulgarriak eta gehigarriak ezarriko dira.
Erredakzioa
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren ustez, Aste Santuan 14,4 milioi joan-etorri egongo dira aurten, iazko epe berean egon ziren kopuru bera. 2009ko Aste Santuan 47 lagun hil eta 286 larri zauritu ziren. Arazo handienak asteazken gauean jazo daitezke, egun horretan egoten baita trafiko gehien. Joan den urtean, asteazken horretan, 15:00ak eta 23:00ak artean 120 kilometrotako auto ilarak egin ziren.
Joan-etorrien kopuru honi aurre egiteko, iaz baino 500 agente gehiago lan egingo dute, 9.800 guztira. Horretaz gain, errei itzulgarriak eta gehigarriak ezarriko dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea