Gizartea -
Pederastiagatik zigortuta
Beste ikasle ohi batek salatu du Jose Angel Arregi apaiza
Salaketaren arabera, 7 edo 8 urte zituenean ukituak egin zizkion eta ikasleak, klasean zeudenean edo kirola egiten ari zirela, bideoz grabatzen zituen. Arregiri bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote.
Erredakzioa
Huescako San Viator ikastetxeko ikasle ohi batek Jose Angel Arregi euskal klerikoaren kontrako salaketa bat jarri du, sexu-abusuak egitea egotzita.
Salaketa Huescako Lurralde Komisaldegian jarri zuen eta joan den martxoaren 22tik Huescako epaitegietan ari dira tramitatzen, Aragoiko Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. Salaketaren arabera, 1992-1993 ikasturtean, ikasleak zazpi edo zortzi urte zituenean, Jose Angel Arregik (garai hartan Huescako San Viator eskolan ematen zituen klaseak) irakurketa-gelara joateko agindu zion eta han egin zizkion ustezko ukituak. Horrez gain, salaketak dio ikasleak bideoz grabatzen zituela, klasean, kirola egiten edota azterketetan zeuden bitartean.
Jose Angel Arregiri (53 urte) 817 eguneko kartzela-zigorra ezarri dio Txileko Justiziak, haur-pornografia izateagatik erruduntzat jota.