Gizartea -
Gurutzetako Ospitalean
Tumoreen diagnostikoa egiteko azken teknologia aurkeztu du Bengoak
Tumoreen diagnistiko eta ebaluazio zehatza egiteko balio du 'PET-CT' teknologiak. Gainera, aldibereko froga ezberdin bi egiteko aukera ematen du.
Erredakzioa
Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak ''PET-CT'' tumoreen diagnostikoa egiteko azken teknologia aurkeztu du gaur. EAEko osasun publikoan erabiltzen den lehenengo sistema da hau, eta Bengoaren hitzetan, nazioarteko osasun zentro onenen artean kokatzen gaitu".
2.563.000 euro bideratu dituzte Gurutzetako Ospitalean teknologia berri hau ezartzeko.
Gorputzean substantzia bat injektatzen da miaketa egiteko eta gorputzean nola sakabanatzen den ikusteko. Hori horrela, birikietako, koloneko, hestegorriko edo linfoma bezalako tumoreen diagnostiko eta ebaluzio zehatza egiten du.
Gainera, gaixoa mugitu barik aldibereko froga ezberdin bi egiteko aukera ematen du. Makina berak TAC eta PET frogak egiten ditu.
EAEko Osasun zerbitzu publikoan teknologia hau ezartzen den lehen aldia da.