Gizartea -

17 urte eta gero

Henar Escudero umearen hiltzailea aske utziko dute martxoan

Martxoaren 30ean aske utziko dute Bilbon 12 urteko neska hil eta bortxatu zuen gizona. Angel Lopez Ruizek 30 urteko kartzela-zigorra jaso arren, 12 urteko murrizketarekin kalera aterako da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Henar Escuderoren senideek bere hiltzailea (lehengusua) espetxetik ateratzea salatu dute. Izan ere, angel Lopez zigorra murriztuta (12 urte) kalera aterako da.

1993ko maiatzaren 24an hil zuen bere lehengusuak. Gizona Zornotzan bizi zen eta Henar, Bilbon, gurasoen etxean bakarrik zegoela jakinda, bere bila joan zen eta bere ibilgailuan mendira eraman zuen. Bertan, ito eta ondoren bortxatu zuen. Bizkaiko Auzitegiak 30 urteko kartzela-ziogrra ezarrio zion.

Gaur Salva Escudero neskaren nebak egindako prentsaurrekoan, biziarteko kartzela-zigorra ezartzeko eskatu du. Salva Escuderoren hitzetan, "hiltzaile hauek ezin dira birgizarteratuak izan, ez dira damutu bere hilketagatik eta ez dute barkamena eskatu".

Salva Escuderok gogoratu duenez, 12 urteko murrizketarekin kalera aterako da bere arrebaren hiltzailea eta ez die senideei ezarritako kalte-ordaina (15 milioi pezeta) eman.

"Nire arreba hil baino lehen, bere ama bortxatzen saiatu zen; gaixo mota hauentzako terapiarik ez dagoela diote psikiatra askok, beraz, gizon honek beste norbait hiltzen badu nork izango du horren erantzukizuna?", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea