Itxi

2016/02/23

08:40

Gizartea

ERREPORTAJEA

Mahai-zapiak eta margolanak

Maider Beistegi | EITB.EUS

Bilbon, Zazpi Kaleetan, duen XIX. mendeko etxean arte galeria jarri zuen Emilia Epeldek. Orain, janariak ematen dizkie margolanak ikustera joaten direnei. Hori bai, aurretik hitzordua hartu behar da.

  • Emilia Epeldek galeria erakusten dio bisitariari, bazkaldu aurretik EITB.EUS

    Emilia Epeldek galeria erakusten dio bisitariari, bazkaldu aurretik EITB.EUS

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kasualitateak eman zion Emilia Epelderi bizirauteko giltza. Mikel Mardaras senarrarekin osatzen duen arte galerista bikoteak (Epelde & Mardaras) erakusketa bat antolatu zuen: ?Pintxoak eta Artea?. Euren etxean, 1840ko jauregi-etxean, egin zuten erakusketa. 13 euskal artistaren lanak bildu zituzten erakusketa kolektibo batean. Margolanak ikustearekin batera, pintxoak ere jarri zituzten, dastagarri. Izenak, baina, ez zuen izanarekin zerikusirik. Pintxoak bazeuden, bai, baina ez ziren erakusketaren parte. Arreta lortu nahi zuten. Eta, lortu zuten.

Biharamunean kazetari baten deia jaso zuen Emiliak, galerian ematen zituen menuengatik galdezka. Krisiak gogor astintzen zuen Kultura, eta gero eta zailagoa zen arte galerista hauen egunerokoa. Hori dela eta, ez zioten buelta gehiegirik eman eta artisten bikoteak amantala janztea adostu zuen. Bizirauteko.

Galeria bezala outsider zirela esaten zieten, artea erakusteko, antolatzeko, saltzeko, ekiteko, borrokatzeko eta, finean, egiteko moduagatik. Nortasun ikur hori eurena eginda, galeriari buelta eman zioten duela bost urte. Orain, "gosariak, bazkariak, meriendak eta afariak ematen dituzte", XIX. mendeko pisu ederrean.

GALERIA EPELDE ETA MARDARAS BILBO

Epelde & Mardaras galeriak gastronomiarekin konpartitzen du egunerokoa, oraingoan bai, artea eta gastronomia ezkonduta. Ekimenari esker, aurrera atera direla dio Epeldek: "Gure jardunbidea artea zenean, ezin dut gogoratu ere egin zenbat aldiz moztu ziguten telefonoa, ordaindu ezinik ari ginelako. Nik beti eman diet jatekoa erakusketak ikustera etorri direnei, eta otordu horiek guztiak nire etxeko sukaldean egiten nituen".

Emilia Epelderen eta Mikel Mardarasen etxebizitzak 300 metro koadro ditu, horietatik 200 dira galeriari bideratutakoak. Hainbat gela ditu: sukaldea, harrera-gela eta logelak. Gela guztiek dute tximinia, eta lau metro arteko sabaiak; erromantikoak, arabiarrak eta neogotikoak. Sukaldeak, antzinako baldosa hidraulikoak ditu; Mardarasen horma-irudi batek, aspaldiko Bilbo gogorazten dio bisitariari. Lanparak originalak dira oso, Mardarasek berak sortutakoak.

GALERIA EPELDE ETA MARDARAS BILBO

Korridorearen amaieran, piano bat dago, esperoan. Inoiz Iñaki Salvador piano-jotzaileak jo du, bertaratutakoen gozamenerako.

Bisita gidatuak

Bisitariari osteraldi gidatua egiten die Emiliak, eta bikote edo lagun talde bakoitza gela batean ?sei daude- jesartzen ditu, euren etxean egongo baziren moduan egon daitezen. Zumeta, Fito Ramirez Escudero, Alfonso Cortazar, Ramon Zurriarrain, eta atzerriko artisten lanek apaintzen dituzte hormak, eta, tarteka, erakusketa kolektiboak egiten ditu. Baina beste modu batean. "Lan egiteko modua aldatu dut, orain interesatzen zaizkidan proposamenak erosten ditut eta horiek erakusten ditut. Margolan batek ez du jaten, eta saltzen ez baditut nire seme-alabei utziko dizkiet, ondare gisa".

GALERIA EPELDE ETA MARDARAS BILBO

Goizero, otzara hartu eta Erriberako Merkatura joaten da Emilia, erosketa egitera. "Kalitate oneko jakiak erosten ditut, egunekoak eta betiko euskal sukaldaritza tradizionala egiten dut". Arrain-zopa da Emiliaren etxeko berezitasuna. "Menuaren izarra da arrain-zopa; horrez gain, bakailaoa, entsaladak, arraina edo okela eta postrea". Betiko sukaldaritza gustatzen zaio Emiliari, eta ondoen prestatzen dituen jakien zerrenda argi duela dio: "arrain-zopa, begihandia eta Skrei norvegiarra".

GALERIA EPELDE ETA MARDARAS BILBO

Arriaga Antzokitik gertu izanda, asko dira, behin lana amaituta, Emiliaren etxera joaten diren kultur munduko pertsonaiak: zuzendariak, aktoreak, antzerki konpainiak, idazleak?

GALERIA EPELDE ETA MARDARAS BILBO

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bilbo gaur
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;