Gizartea -
28 atxilotu
Nazioarteko proxeneta sare bat desegin dute Bartzelonan
Atxilotuek klubetan pilatuta zituzten ehun bat emakume esplotatzen zituzten. Taldeko buruzagiak diru etekinak estaltzeko hiru enpresa erabiltzen zituen.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Bartzelonan eta Tarragonan operatzen zuen nazioarteko proxeneta sare bat desegin du eta 28 lagun atxilotu egin ditu.
Atxilotuek ehun emakume baino gehiago esplotatzen zituzten, batez ere Europako ekialdetik eta Hegoamerikatik ekarritakoak. Eraso egiten zieten eta klubetan pilatuta bizi ziren.
Taldeko buruzagia espainiarra da eta prostituzioaren bidez ateratako etekinak estali egiten zituen hiru enpresa ezberdinen bidez. Sarea Lituaniako, Brasileko eta Espainiako pertsonek osatzen zuten.
Esplotatutako 40 emakume operazioan zortzi klubetan aurkitu dituzte. 300 euro ordaintzera behartzen zituzten klubean haien plaza mantentzeko eta bertan, 21 egun eman behar zituzten. Alde eginez gero dirua galtzen zuten.
Emakumeen osasun eta higiene egoera oso txarra zen eta erasoak jasaten zituzten desobedituz gero. 21 eguneko epea amaitzerakoan beste klub batera eramaten zituzten eta beste 300 euro kobratzen zieten.
Operazioan Lituaniako eta Brasilgo Poliziaren laguntza izan dute. Agenteek 40 sakelato telefono, ordenagailuak, bost auto, belaontzi bat, 14.000 euro eta hainbat dokumentu aurkitu dituzte.