Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonek haien emazteak hil egin dituzte Castellon eta Vic-en

Gizon batek buruaz beste egin du, ustez, emakumea hil ostean arma berarekin. Bigarren kasuan, erasotzailea bere burua hiltzen saiatu da arrakasta barik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko gizon batek bere 64 urteko emaztea hil egin du eskopeta batekin Atzeneta del Maestraten (Castello).

Dirudienez, bikoteak eztabaida bat izan du haien etxebizitzan. Emakumea kalera irten da eta senarrak tiro egin dio eskopeta batekin. Ondoren etxera bueltatu da eta buruaz beste egin du arma berarekin.

Larrialdietako zerbitzuak etxean agertu dira eta bikotearen hiru seme-alaben ardura hartu behar izan dute, gurasoak hilda baitzeuden.

Vic-en (Bartzelona) 35 urteko gizon bat atxilotu egin dute, ustez, 33 urteko emaztea hil ostean.

Mossoek abisua jaso dute eta etxebizitzara heldu ostean gizona atxilotu dute, etxebizitzako garajean bere burua hiltzen saiatu ostean. Atxilotua ospitale batera eraman dute.

Bibiana Aido Berdintasun ministroak bi hilketak gaitzetsi ditu, Espainia-Afrika V. Elkartzean eman duen hitzaldian, "emakumeak erasotzen dituzten gizonek gizartean tokirik ez" dutela adieraziz.

"Erasotzaileei aurre egin behar" zaiela azpimarratu du ere. "Ezin gara gaizkide izan, bortizkeria hori gaitzetsi behar da eta tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen alde egin behar dugu, gizartearen alde".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea