Gizartea -
Pirateria Indiako Ozeanoan
Bahitutako ontzia espainiarra dela dioen aztarnarik ez dago
Pirata somaliar batek arrantza-ontzi espainiar bat bahitu dutela adierazi du. Gobernuak ez du harrapaketa hori benetakoa denaren ziurtasunik.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuaren ustez, "ez dago aztarnarik" Indiako Ozeanoan bahitutako ontzia espainiarra dela sinesteko.
Pirata somaliar batek telefonoz Reuters agentziara deitu eta Somaliako kostaldean arrantza-ontzi espainiar bat bahitu dutela adierazi du.
Ekialdeko Afrikaren Nabigazioaren Arretarako Programaren ordezkariak bahiketa egin dutela baieztatu du, baina ezin izan du ontziaren jatorria konfirmatu.
Zapateroren Exekutiboak informazioen egiatasuna aztertzen ari da, baina oraingoz, ez dago bahiketa konfirmatzen duten aztarnatik.
Espainiak pirateriaren kontrako Atlanta Operazioan parte hartzen du 2008an EBk martxan jarri zuenetik Adengo golkoko eta Somaliako uretan. Helburua, merkataritza trafikoa eta arrantza-ontziak babestea da.