Gizartea -

Gasteiz

Gizon bat barra batekin jo eta mehatxatzeagatik atxilotu dute

Aiztogile kaleko taberna batean jazo zen erasoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen beste bat egurrezko barra batekin jo, mehatxatu eta irain egiteagatik, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Osteguneko 19:00ean Gasteizko Aiztogile kaleko taberna batean eraso baten berri izan zuen Udaltzaingoak.

Patruila bertaratu zenean, tabernaren jabeak esan zien ezagun batek egurrezko barra batekin jo zuela, aspalditik zuten eztabaida bat tarteko.

Agenteek ustezko erasotzailea aurkitu zutenean, honek mehatxu eta irainak bota zizkien biktimari berari zein eta eztabaidan lekuko izan zirenei. Agenteek lasaitzeko eskatu zioten arren, irainak botatzen jarraitu zuen gizonak.

Agintaritzari desobeditze larria, mehatxu larriak eta lesioak egotzita atxilotu zuten azkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Gasteizko erdigunea albisteak