Gizartea -
Tratu txarrak
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik
Ustezko erasotzaileak kolpe eta urradura mordoa egin dizkio gizonari. Gainera, arropa erre eta leihotik bota egin du ere.
Erredakzioa
Ertzaintzak emakume bat atxilotu egin du Gasteizen bere bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta.
Gizonak Poliziari deitu dio eta agenteak etxebizitzara bertaratu direnean, bularrean urradura eta kolpe mordoa zituela ikusi dute. Gainera, emakumeak bere arropak erre eta leihotik bota zituela adierazi die ertzainei biktimak.
Agenteek etxea miatu egin dute eta logela batean ohe azpian aurkitu dute emakumea ezkutatuta.
Bere hitzetan, batak besteari egin omen dioten eraso. Hala ere, eta ikusitako guztia kontuan hartuta, emakumea atxilotu egin zuten etxeko indarkeria delitu bat leporatuta.