Gizartea -
Aste Santuko operazioa
EAEn 325.000 joan-etorri egingo direla uste du Trafikok
Egungo 38 radarrez gain, asteon beste 32 jarriko dituzte martxan. Izan ere, hildakoak izan zituzten 2009ko istripuetako % 32 gehiegizko abiaduragatik jazo ziren.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Barne sailburuak eta Amparo Lopez&' || 'nbsp;Trafiko zuzendariak, Aste Santuko oporraldia dela eta, asteazkenean abiatuko den dispositibo bereziaren berri eman dute.
EAEko errepideetan 325.000 joan-etorri egingo direla espero du Trafikok, eta irteera gehienak asteazkeneko 14:00etatik 24:00etara eta osteguneko 8:00etatik 15:00etara arte izango direla aurreikusi dute. Etorrerei dagokionez, astelehenean espero dituzte 15:00etatik 22:00etara. Asteartera arte iraungo du dispositiboak Gipuzkoan.
32 radar gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideek 32 radar gehiago izango dituzte aste honetatik aurrera (7 Bizkaian, 14 Gipuzkoan eta 11 Araban). Egun 38 radar daude EAEn (26 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 2 Araban), eta horien guztiek, "ezbehar-kopuruaren beheranzko joera"ri eustea dute helburu, azaldu du Amparo Lopezek.
Zentzu horretan, Trafiko zuzendariak nabarmendu duenez, hildakoak izan dituzten 2009ko istripuetako % 32 gehiegizko abiaduragatik eragindakoak izan ziren, hortaz, "abiadura egokian" gidatuz gero, hildakoen herena ekidin lirateke.
Ezbehar-kopurua jaitsi da
17.482 istripu izan ziren iaz, 2008an baino % 13,7 gutxiago eta, halaber., hildako kopuruak ere, % 24 behera egin zuen.