Gizartea -
Ikerketa batzordea
37 pertsona deituko dituzte deklaratzera 'Marguello' auzian
Gabriel Inclan Osasun sailburu ohiaren errenta aitorpena eta egindako bidaien txostenak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzako ikerketa batzordeak.
Erredakzioa
Osasun zerbitzuen kontratazioan izandako gorabeherak ikertzeko Eusko Legebiltzarrean osatutako ikerketa batzordeak 37 lagun deklaratu dezatela eskatzea adostu dute.
Eskatutako dokumentazioaren artean, Gabriel Inclan Osasun sailburu ohiaren errenta aitorpena eta bera Osasun sailburua izandako epean egindako bidaien txostenak daude; besteak beste, bidaietan izandako lagunak, bidaien nondik norakoak, berorien iraupena eta kostua.
Guztira, 37 lagunek deklaratu beharko dute ikerketa batzordearen aurrean, ''Marguello'' auziko nondik norakoak aztertzeko.
Gainera, Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko Kalitate arduradun ohiari zabaldutako disziplina-espedientearen kopia eskatu dute. Marguellok bazkide den enpresen zerbitzuak kontratu zituen eta deklaratzera deituta dago ere.
Horrez gain, Rafael Bengoa Osasun sailburua, Gabriel Inclan aurreko sailburua, Gregorio Achotegui Gurutzeta Ospitaleko zuzendari kudeatzailea eta Idoia Mendia Justizia sailburua daude deklaratzera deitutak, besteak beste.