Gizartea -
Immigrazioa
Arartekoak adingabe atzerritarren koordinazioa hobetzea eskatu du
Kolektibo horrekin "alarma soziala" ez sortzea eskatu die EAEko instituzioei, eta "noraezean, arretarik gabe gazterik ez egotea beharrezkoena" dela adierazi du.
Erredakzioa
Iñigo Lamarca Arartekoak adingabe atzerritarrekin erlazionatutako ekintza publikoen "koordinazioa hobetzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Lamarcak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteari instituzioaren iragan urteko ekintzen txostena eman ostean.
Arartekoak atzerriko adingabeekin "alarma soziala" ez sortzea eskatu die EAEko instituzioei. Iragan urtearen amaieran 650 edo 700 adingabe atzerritar zeuden EAEn. Kanariak uharteen ostean atzerritar gehienen zainketa zuen komunitatea zen.
Lamarcaren arabera, EAEko administrazioen arreta "ona" da. Lurralde bakoitzean adingabeen zainketan kopuru zehatz bat ezartzeko eskatu diote Instituzioek Estatuari, baina Lamarcak ez du hori baloratu nahi izan. Bere ustez, "beharrezkoena gazteak noraezean, arretarik gabe ez egotea" da.
Lamarcaren ustez, Estatuak hobeto koordinatu ditzake politikak, komunitate autonomoekin elkarlanean.