Gizartea -

Lankidetza akordioa

Aldundiak eta Jaurlaritzak adingabeen zentroak koordinatuko dituzte

Mendiak bere adierazpenek piztutako polemika konpondu du. Gipuzkoako Aldundiaren zentroetan barik, Zumarragako zentrora bidaliak izateko, adingabeek "delituak egitea nahiago" dutela esan zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano ahaldun nagusiak eta Idoia Mendia Justizia Sailburuak "elkarlana eta koordinatutako lana"ren alde apustu egin dute gaur goizean Donostian.

Horrela, Mendiaren adierazpenen harira piztutako polemika konpondu da. Gipuzkoako Aldundiaren zentroetan barik, Jaurlaritzaren Zumarragako zentrora bidaliak izateko, adingabeek "delituak egitea nahiago" dutela esan zuen aurreko astean.

Bi lan-batzorde eratuko dituzte

Erakunde biek, beraz, gauzak bere onera ekarri dituzte eta bi lan-batzorde eratzea adostu dute. Era horretan, adingabeak "norgehiagoka politikotik kanpo" eta "edozein polemikaren alde batera" utzi dituzte.

Aipatutako taldeetako bat EAEko Gazteria Batzordearen baitan egongo da eta bestea, izaera teknikoa izango du eta batera lan egiteko protokoloak diseinatzeaz arduratuko da.

Bizkaiko eta Arabako Aldundietako arduradunekin biltzeko asmoa adierazi du Justizia sailburuak . Gaur Gipuzkoako Aldundiarekin abiatutako lankidetza akordioak proposatu nahi dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea