Gizartea -

Ostiral Santua

Balmasedak Bizkaiko Pasio bizi zaharrena antzeztu du

Guztira 700 pertsonak hartu dute parte antzezpenan, eta aurten 40 pertsonaia berri izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona Balmasedara hurbildu dira gaur Pasio bizia ikusteko. Bizkaiko zaharrena da (hiru mende ditu jada), eta guztira 700 herritarrek hartzen dute parte.

Pilatosen aurrean epaiketa egin eta gero, Jesus zigortu dute, eta ondoren Juduen erregeak herriko kaleak zeharkatu ditu, 70 kiloko gurutzea bizkarrean.

Aurten, Luis Acebes balmasedarrak (31 urte) egin du Jesusena.

Dena dela, Pasioaren antzezpena atzo hasi zuten, Azken Afaria oroituz.

Aurten, 40 pertsonaia berri izan ditu Pasioak, eta Kolitza abesbatzak jarri du musika.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea