Gizartea -
Ez du kalte pertsonalik eragin
Su handi batek lantegi bat kiskali du Bergaran, Gipuzkoa
Industrias Mugica enpresak gomak eta kautxua lantzen ditu; hori dela eta, erabat erreta geratu da, 04:00ak aldera garrak itzali dituztenerako.
Erredakzioa
Sute handi batek Industrias Mugika enpresa erabat kiskali du bart Bergaran (Gipuzkoa), San Juan industrialdean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
23:00ak inguruan piztu da sua, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta berehala hartu du enpresa guztia, material sukoiak lantzen baitituzte, kautxua eta goma esaterako.
Suhiltzaileek 04:00ak aldera lortu dute garrak baretzea, oraindik bertan lanean jarraitzen badute ere. Aipatu iturrien arabera, ez du kalte pertsonalik eragin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea