Gizartea -

noos auzia

Tejeirok baieztatu egin du ohikoa zela langile faltsuak kontratatzea

Bestalde, Tejeirok azaldu duenez, Urdangarinek Namaste enpresa desegin zuen 2003an eta Aizoon sortu bere emaztearekin bakarrik, umeak enpresa bati lotuta egon zitezen saihesteko.

Miguel Tejeirok ukatu egin du Urdangarin eta Torresen bertsioa

1:19

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Tejeiro Noos Institutuko idazkari ohi eta aholkulari ohiak esan du "ohikoa" zela Iñaki Urdangarinek eta Diego Torresek gidatzen zuten entitatean, eta beste enpresetan, langile faltsuen kontratuak egotea, sare horretako enpresetan mugimenduak zeudela erakutsi nahian eta erakundeetatik jasotako dirua justifikatzeko.

Pedro Horrach ustelkeriaren kontrako fiskalak egindako galderei erantzunda, lekukoak esan du horietako langile faltsu bat bere alaba zela, hain zuzen, Patricia Tejeiro. Adierazi duenez, bere alaba Noos Consultoria Estrategica enpresan kontratatua izan zen "lan egin barik" Torresek eta Ana Maria Tejeiro bere emazteak 60 euro inguruko "soldata" emango ziotela esan eta gero.

Halere, nominan 600 bat euroko soldata agertzen zen; gainerako diruarekin zer gertatu zen galdetu diotenean, Tejeirok esan du ez zekiela ziur, baina Luis Tejeiro bere anaia eta kontulari ohiak zioen "eurek poltsikoratzen" zutela, alegia, Torresek eta Urdangarinek.

Tejeiroren esanetan, halere, "diruarekin geratu baino" bi kideek langile berriak altan emateko erabiltzen zuten dirua, Ogasunean kenkariak aurkezteko, Sozietateen Zerga arintzeko eta zerga-oinarria txikitzeko.

Bestalde, Tejeirok azaldu duenez, Urdangarinek Namaste enpresa desegin zuen 2003an eta Aizoon sortu bere emaztearekin bakarrik, umeak enpresa bati lotuta egon zitezen saihesteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxe Iñaki Urdangarin albisteak Ustelkeria politikoa Eguneko albisteak