Gizartea -

Istripua Nafarroan

Lagun bat hil da Eratsunen, ibilgailuarekin bidetik atera ostean

Baserri batera heltzeko bidean izan da istripuan, bertan bizi baitzen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

77 urteko gidari bat hil da trafiko istripu batean Eratsunen (Nafarroa), Salbatea baserrira doan bidean.

Jazoeran 77 urteko L.E.M. gidaria bidetik atera da bere lur orotako ibilgailuarekin. Ondorioz, amildegi batetik behera erori eta zuhaitz baten aurka jo du NA-4301 errepidetik atera eta Salbatea baserrira heltzen den bidean. Biktima bertan bizi zen, eta bera bakarrik zihoan ibilgailuan.

Ez dago argi noiz gertatu zen ezbeharra, zeren, senideek esandakoaren arabera, aurreko eguneko gauean espero zuten baserrira heltzea. 18:29an, biktimaren loba batek SOS Nafarroaren 112 telefonora deitu eta ibilgailua aurkitu duela jakinarazi du: gidaria autotik kanpo eta hilda zegoela adierazi du.

Hilotzari autopsia egingo diote Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Nafarroako Gobernua berriak