Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

21 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriagatik

Biktimak azaldutakoaren arabera, ustezko erasotzaileak lepotik eta iletik heldu zion, biak bebarru batean zeudela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, astelehena, Gasteizen, indarkeria matxista delitu bat egin duelakoan, bikotekideari iletik heldu eta mehatxu egiteagatik atari batean.

Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez, erasoa atzo izan zen, Jose Mardones kaleko eraikin batean, eta biktimak berak eskatu zien laguntza agenteei, gertatutakoaren berri eman eta gero.

Biktimak zehaztu zuenez, bikotekideak mehatxu egin zion, eta lepotik eta iletik heldu, atari batean zeudenean.

Agenteek ustezko erasotzailea atzeman zuten Olagibel kalean, eta atxilotu egin zuten. Gazteak erasoaldiaren zenbait marka zuen azalean, poliziek ikusi zutenez.

Biktima, bestalde, Santiago Ospitalera eraman zuten, eta bertan artatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa