Gizartea -

Epaiketa

Fiskaltzak 8 urteko kartzela-zigorra eskatu du Alfredo Irustarentzat

Muskizeko baserri batean gerra garaiko hainbat lehergailu eta munizio gordetzen zituen, baimenik gabe, eta obus bat esku artean lehertu zitzaion.

Alfredo Irusta epaiketan. Argazkia: EFE
Alfredo Irusta epaiketan. Argazkia: EFE
Akusatuak, Alfredo Irustak, dio lehergaia kentzen ziela piezei

0:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu du Alfredo Irusta txirrindulari ohiarentzat, baimenik gabe lehergailuak eta munizioak gordetzeagatik. Gaur hasiko da epaiketa.

Gertakariak 2014ko ekainaren 14an jaso ziren. 1936ko gerran eta gerra karlistetan aditua da Irusta, eta Muskizen duen baserri batean ezbeharra izan zuen obus bat manipulatzen ari zela. Leherketa bat izan zen, hanka bat galdu zuen eta baserrian kalte materialak izan ziren.

Ertzaintza bertaratu zenean, baserriaren biltegi batean gerra garaiko lehergailuak eta arma ezberdinentzako munizioa gordetzen zuela deskubritu zuten.

Baimenik gabe armak gordetzeagatik egindako delitua egotzita, fiskalak zortzi urteko espetxealdia eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak