Gizartea -

Berdintasuna

Kale berrietarako emakume izenak proposatzea eskatu du Galdakaok

Herritarrek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Herriko kaleetan emakumeen izenak areagotzea du xede ekimenak.

Galdakaoko Udaletxea. EiTB
Galdakaoko Udaletxea. EiTB
Galdakaoko Udaletxea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko herritarrek (Bizkaia) emakume izenak proposatu ahalko dituzte, kale edo espazio berriak izendatzeko.

Ekimena Udalak aurkeztu du gaur, eta herriko kaleetan emakumeen izenak areagotzea du xede.

Horretarako, herritarrek Udalaren webgunean edo herrian jarriko dituzten karpetan aurkeztu ahal izango dituzte izenak.

Proposamen guztiak jaso ondoren, Udalak hainbat aukeratuko ditu, eta horien artean irabazleak hautatzeko berriz ere bozkatu beharko dute auzokideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Eguneko albisteak