Gizartea -

Italia

Mediterraneoan noraezean zeuden 1.385 pertsona erreskatatu dituzte

Hiru pertsona hil dira eta horien gorpuak berreskuratu egin dituzte.

Iazko abuztuan Italiak egindako erreskate bat. EiTB
Iazko abuztuan Italiak egindako erreskate bat. EiTB
Iazko abuztuan Italiak egindako erreskate bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako kostazainek eta Itsas Armadak Mediterraneoan hainbat ontzitan noraezean zihoazen 1.385 pertsona erreskatatu dituzte gaur. Gainera, hiru gorpu ere berreskuratu dituzte.

Horiez gain, Norvegiak beste 82 migratzaile salbatu ditu. Frontex operazio europarraren baitan ari da herrialdea erreskateetan parte hartzen.

Atzo, Italiak 951 pertsona erreskatatu zituen Siziliako uretan.

Matteo Renzi lehen ministroak eta Frantzisko aita santuak dei egin diote Europar Batasunari (EB) errefuxiatuen aferari heltzeko, milaka pertsona Idomenin (Grezia) zain daudela, Europan sartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Europa bideoak Gizartea Eguneko albisteak Mediterraneo itsasoa gaur