Gizartea -

Sustapenak

Shopping Eguna, dendak eta ostalaritza elkarturik zapatuan Bilbon

Beherapenak, opariak eta sustapenak eskainiko dituzte, eta zuzeneko musika egongo da kalea girotzen.

Merkataritza
Merkataritza
Merkataritza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

300 saltoki eta ostalaritzako lokal baino gehiago izango dira larunbatean, martxoak 19, 11:30etik 20:00etara, Shopping Eguna ekimenean. "Berritasun guztiak, Bilbon" leloa izango du denboraldiko salmentak eta hiriko merkataritza sustatzeko xedea duen egun horrek.

Ekimenarekin bat egin duten saltokiek beherapenak, opariak eta sustapenak eskainiko dituzte, beste eskaintza batzuen artean. Gainera, hiriko kaleetan zehar zuzeneko musika egongo da giroa alaitzen, baita haurrentzako tailerrak eta beste hainbat jarduera ere.

Shopping Egunaren 5. edizioan lehen aldiz egingo dute bat Bilbao Centroko eta Zazpikaleetako merkatariek, izaera berezia duten bi merkataritza-gune elkartzeko.

Hori horrela, Bilbao Centroko 140 saltokik baino gehiagok % 10eko beherapena eskainiko diete larunbatean elkarte horren bazkide-txartela dutenei, eta beste 50 bat saltokik bestelako sustapenak egingo dituzte.

Kale Nagusiaren ondoan dagoen Diputazio kalean, Bilboko saltoki eta enpresek erakusleiho propioa izango dute beren produktuak eta lan egiteko teknikak ezagutzera emateko. Ercilla kaleak, bere aldetik, azoka bat hartuko du, eta Indautxu kalean gutiziazko produktuak egongo dira ikusgai, Enkarterritik zuzenean ekarritakoak. Jado plazan umeentzako gunea egongo da kokatuta.

Jaia Zazpikaleetan

Desfileak establezimenduen kanpoan, erakusleiho animatuak, zuzeneko musika, erakusketak, sustapenak eta beherapen bereziak, erosketak egiten dituztenentzako opariak, dastaketak eta menu bereziak aurkituko dituzte Zazpikaleetara bertaratzen direnenek, 80 saltokiren eskaintzaren eskutik.

Ostalaritzako lokalek egun horretarako bereziki prestatutako menuak emango dituzte: plater konbinatuak, dastaketak, pintxo-potea, udaberriko pintxoa, produktuen zozketak...

Txurdinagako merkatarien elkarteak, Deustu Bizirik elkarteak eta Zubiarte merkataritza-guneak ekimenarekin bat egingo dute lehendabizikoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Tabernak Beherapenak Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Bizkaia