Itxi

Gizartea

Jaurlaritzaren ikerketa

Gizonak berdintasunaren alde, baina 'itxuraz' bakarrik

aGentziak | Erredakzioa

Etxeko lanetan eta seme-alaben zaintzan uste dutena baino denbora gutxiago ematen dute, ikerketa baten arabera.

1:33

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizonak genero berdintasunaren alde daude, baina berdintasun hori ez da etxeko lanetan eta umeen zaintzan islatzen. Izan ere, zereginon "erantzukizunak" emakumeen esku egoten jarraitzen du, eta gizonek pentsatzen dutena baino gutxiago egiten dute.

Berdintasuna, beraz, "itxurazkoa" dela ondorioztatu dute gaur Bilbon "Aldaketak dakarten aitatasunak" jardunaldietan aurkeztutako ikerketa batean. "Euskadiko aitek umeen zaintzan duten inplikazioari eta horrek erantzunkidetasunean eta lanean duen eragina" izenpean, EAEko 236 bikoteri egindako elkarrizketekin ikerketa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Deustuko Unibertsitateak.

Ikerketa honen ondorioak aurkeztu dituzte gaur Bilbon, eta bihar eta etzi Donostian eta Gasteizen azalduko dituzte, hurrenez hurren.

Leire Gartzi eta Ritxar Bacete ikerlanaren egileek ohartarazi dutenez, "erreferentziazko eredu eta egitura ez-berdinzaleak" sortzen ari dira, baina "itxurazko berdintasun baten testuinguruan"; horrek "benetako" berdintasuna oztopatzen du, euren aburuz.

Egileen hitzetan, "berdinak garela diogu, baina gure ekintzek eta gure harreman ereduek justu kontrakoa adierazten dute". Etxeko lanetan gizonek duten inplikazioa "mugatua" da, ikerketaren arabera, "aitatasun inplikatuago baten eredua" zabaltzen ari dela atzeman duen arren.

EAEko gizonak berdintasunaren alde daude, emakumeak baino apur bat gehiago: 10 gizonetatik 8,46k berdinzaleak direla diote; 10 emakumetik 8,42ek diote hori. Dena dela, "teorian izan behar duenak ez du benetan denarekin bat egiten", azaldu dute Gartzik eta Bacetek.

Gizonek uste dutena baino gutxiago egiten dute

Orokorrean, gizonak eta emakumeak bat datoz etxeko lan gehienak eta umeen zaintza emakumeen esku daudela esatean.

Emakumeek honako zereginez arduratzen dira: garbitzea, lisatzea, arropa erostea, haurrak medikura eramatea, eta seme-alabak kalean zaintzea. Gizonek, berriz, hauek egiten dituzte: sukaldatzea, harrikoa egitea, eta umeekin jolastea.

Nolanahi ere, diotena baino gutxiago egiten dute gizonek. Izan ere, etxeko lanetan emandako denbora % 77koa dela uste dute; emakumeen aburuz, % 39 den bitartean. Emakumeek egindako lanen balorazioa egitean, ordea, nahikoa paretsuak dira gizonek eta emakumeek emandako portzentajeak: % 62 eta % 57, hurrenez hurren.

Lan-bizitza eta familiaren bateragarritasunean dago ustearen eta errealitatearen arteko beste ezberdintasun handia. Izan ere, gizonek ez dute euren "arazotzat" lana familiaren beharretara moldatzea, eta hala, umeak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi murriztu gehienak (10etik 9) emakumeek hartzen dituzte.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena