Gizartea -
LEKEITIO
Bi edukiontzi kiskali dira Lekeition sute baten ondorioz
Agirre Solarte kalean izan da sutea, eta bertan aparkatuta zegoen auto bat ere kaltetu da. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi edukiontzi guztiz kiskalita geratu dira goizaldean Lekeition, izan den sute baten ondorioz. Inguruan aparkatuta zegoen auto batean eta lokal bateko pertsianan ere kalteak eragin ditu suak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
04:00etan izan da sutea, Agirre Solarte kalean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Ez da baztertzen nahita piztutakoa izatea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea