Gizartea -
Bartzelonan
Bi urteko zigorra bere alabaren irakaslea jo zuen emakumeari
2008ko azaroan, emakumeak bere alabaren institutu kanpoan irakasleari itxaron zion. Ondoren, iletik "gogor tira egin zion" eta mehatxu larriak egin zizkion.
Erredakzioa
Bartzelonako 23. epaitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio emakume bati, 13 urteko bere alabaren emakumezko irakasle bati jotzea leporatuta. Gertaera 2008ko azaroan izan zen, Roger de Flor institutuan.
Azken erabakia fiskalak, akusazioak eta defentsak hartu dute gaur, akordioa sinatu baitute epaiketan zehar . Emakumearen abokatuaren bertsioaren arabera, erasotzailea askotan saiatu zen irakaslearekin hitz egiten. Lortu ez zuenez, ikastetxe kanpoan itxaron zuen, eta hizketaldia borroka batean bihurtu zen .
Fiskaltzaren arabera, 2008ko azaroak 6an, auzipetuak institutu kanpoan irakaslea itxaron zuen. Ikusi zuenean, irakasleari "oldartu zitzaion", iletik gogor "tira egin zion" eta "mehatxu larriak" egin zizkion.
Hirugarren pertsona baten laguntzari esker ihes egitea lortu eta institutu barrura sartu zen.
Gaur, epaiketan, Milagros F.G.k ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan, aretoan egon diren hedabideengatik. Horregatik, zigorra onartu eta adierazpenik egin gabe, joan egin da.
Azkenean, atentatu delitu bat leporatu diote emakumeari, baita egindako mehatxuengatik ere. Ez da kartzelan sartuko, bi urteko zigorra delako, baina irakasleari 120 euro ordaindu beharko dizkio egindako mehatxuengatik eta 8.840 euro liskarraren ondorioz egindako zauriengatik.
Bi urtetan ezin izango zaio irakasleari hurbildu.