Gizartea -
Trafikoa
Pertsona bat hil da Etxebarrian izandako zirkulazio istripuan
Ezbeharra 03:45ean gertatu da BI-2636 errepidean. Auto batek eta quad batek aurrez aurre talka egin dute, eta quadeko gidaria Galdakaoko ospitalean hil da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
24 urteko gizonezko bat hil da Etxebarrian, auto eta quad baten artean izandako zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Gizonezkoa larri zauritu da istripuan eta Galdakaoko ospitalean hil da.
Ezbeharra 03:45ean gertatu da BI-2636 errepidean. Aipaturiko iturriaren arabera, Suzuki LTZ 400 quad batek eta Volkswagen Golf batek aurrez aurre talka egin dute.
Lau gurpileko motorreko gidariak - 24 urteko ondarrutarra- konortea galdu du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Dena den, gutxira, aipaturiko osasun zentroan hil da.