Gizartea -

Zuhaitzetan bizi da

Musker espezie berri bat aurkitu dute ehiztari batzuek Filipinetan

Bi metroko luzera izatera hel daiteke animalia, baina hamar kiloko pisua soilik izan dezake. Narrastiak fruta jaten du. Biologoek 2001ean argazkia atera zioten aurrenekoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Herensuge baten tamaina ruta jaten du

Orain arte "bere haragi goxoagatik" ehizatu dute muskerra. Bi metroko luzera izatera hel daiteke animalia, baina hamar kiloko pisua izan dezake soilik, Rafe Brown Kansaseko Unibertsitateko (AEB) adituak azaldu duenez.

"Narrastiak fruta jaten du eta orain arte topatu duten hirugarren alea da", erantsi du adituak.

"Beldurtia"

Aurkikuntza Royal Society Journal Biology Letters aldizkarian argitaratu dute. Ornodun hain handiak aurkitzea arraroa dela uste dute zientzilariek. Konkretuki, musker hau Varanus-en familiakoa da eta "beldurtia" da, ikerketaren arabera, gizakietatik ezkutatzen delako.

Biologoek muskerrari 2001ean argazkia atera zioten aurrenekoz, ehiztariek harrapatzen zituztela ikusita. 2009an, zonatik pasatu ziren ikasle batzuek pandanusen berri izan zuten. Tropikoko zuhaitzak dira pandanusak eta muskerrak bertan elikatzen dira.

Horrela, zuhaitz horietako adarretan narrastiaren gorotzak topatu dituzte.

Bestalde, Luzoneko uhartearen hegoaldeko beste narrasti batekin genetikoki zerikusirik ez du muskerrak, DNA azterketen arabera. Antza denez, beste narrasti horrek ere fruta jaten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea