Gizartea -

Santiagoko katedralean

Blazquezek larunbatean esango dio agur Bilboko elizbarrutiari

Agur esan eta aste bat beranduago, apirilaren 17an, hartuko du kargua Valladolideko gotzain bezala.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Blazquez Valladolidek gotzain berriak, larunbatean esango dio agur ofizialki Bilboko elizbarrutiari, Santiagoko katedralean meza egin ostean. 1995 urtetik izan da Blazquez Bilboko apezpikua.

Bilboko apezpikutegiak ohar baten bidez adierazi duenez, igandean beste meza bat eskainiko du Blazquezek Begoñako Andra Mari basilikan "Ama Birijiniarenganako debozioagatik eta Bizkaiko zaindaria delako"

Agur esan eta aste bat beranduago, apirilaren 17an, hartuko du kargua Valladolideko gotzain bezala.

Ricardo Blazquez Perez 1995ean izendatu zuten Bilboko gotzain eta 2005ean Espainiako Apezpiku-Konferentzia presidente kargua hartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea