Gizartea -

Nafarroa

Iruñeko zazpi urteko neskato bat ospitalean, meningitisak jota

Zainketa Intentsiboen Unitatean dago, onera egiten ari bada ere. Senideei eta 100 bat laguni antibiotikoa eman diete osasun arduradunek.

aGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 7 urteko neskato bat Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean dute meningitisak jota, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Adingabea onera egiten ari da. Senitartekoei eta gertuko 100 bat laguni gaixotasuna saihesteko antibiotikoa eman diete.

Arrotxapea auzoko Cardenal Ilundain ikastetxean dabil neskatoa, eta bertako ikasle eta irakasleak dira artatutako batzuk. Hain justu, Osasunbideko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko adituek azalpenak eman dizkiete denei. 

Nafarroako Gobernuak oharrean emandako azalpenen arabera, oraingoz ez dute zehaztu zein meningokoko mota duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak