Gizartea -

Atxiloketa

Bederatzi atxilotu Iurretan, enpresa batean lapurtzeagatik

Ustezko lapurrak, 21 eta 48 urte bitartekoak, transformadore elektriko bat desmuntatzen ari ziren atxilotuak izan ziren unean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu dituzte Iurretako enpresa batean lapurtzeagatik. Ustezko lapurrak transformadore elektriko bat desmuntatzen ari ziren atxilotuak izan ziren unean. Bederatzi lagunek trasformadorea desmuntatzeko erremintak zituzten.

Lapurreta saiakera atzo jazo zen, 16:45ak aldera, Iurretan dagoen enpresa batean. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen gizon batzuk lapurtzen ari zirela esanez.

Bederatzi lagunak enpresa barruan zeudela susmatzen zuten agenteek eta enpresan sartzean, transformadorea desmuntatzen ari zirela ikusi zuten.

Ertzaintzak 21 eta 48 urte bitarteko bederatzi lagunak atxilotu zituzten, lapurreta leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea