Gizartea -

DROGA

Marihuana banatzen zuen talde bat desegin dute Bilbon

San Frantzisko auzoan burutu zuen operazioa Bilboko Udaltzaingoak, joan den asteartean, bertako bizilagun batzuek jarritako salaketen harira.

Argazkia: Bilboko Udaltzaingoa.
Argazkia: Bilboko Udaltzaingoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marihuana legez kanpo banatzen zuelakoan, talde bat desegin du Bilboko Udaltzaingoak, San Frantzisko auzoan. "Kanabisaren legezko kontsumoaren aldeko elkartearen itxura egiten zuten", esan du Udaltzaingoak, ohar baten bidez. Joan den asteartean burututako operazioan, 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten.

Bi lokal miatu zituzten, eta horietan, 70 marihuana-landare atzeman zituzten. Saltzeko prest zeuden zenbait marihuana-poltsa ere aurkitu zituzten.

Inguruko bizilagunek jarritako salaketen harira zabaldu zuen ikerketa Udaltzaingoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Drogak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea