Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Gizonezko bat desagertu da Bidarten, olatu batek eramanda
Aita-semeak hondartzan paseatzen ari zirela, marea igo eta olatu batek harrapatu zituen. Aitak uretatik irtetea lortu zuen; semeak, ez.
EITB.EUS
Bidarten 30 urte inguruko gizon bat desagertu da, olatu batek eramanda.
Ezbeharra ostegun arratsaldean gertatu zen, eta egun guztian bilaketa lanetan aritu diren arren, ez dute topatu.
Aita-semeak Bidarteko Erretegia hondartzan paseatzen ari zirela, marea igo eta olatu batek harrapatu zituen.
Aitak ateratzea lortu zuen, semeak, ordea, ez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea