Gizartea -

EUSKARA

Euskaltegietako matrikulazioek gora egin dute aurtengo ikasturtean

Horrez gain, HABEk ikasturte honetarako hainbat berritasun aurkeztu ditu egiaztatze sistemari eta ikasmaterialari lotuta.

Patxi Baztarrika eta Joseba Erkizia gaurko Donostiako aurkezpenean. Argazkia: EFE
Patxi Baztarrika eta Joseba Erkizia gaurko Donostiako aurkezpenean. Argazkia: EFE
Patxi Baztarrika eta Joseba Erkizia gaurko Donostiako aurkezpenean. Argazkia: EFE

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo ikasturtean euskaltegietako matrikulazioek % 2,86 gora egin dutela jakinarazi dute Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak Donostian asteazken honetan egin duten agerraldian.

Era berean, hainbat berritasun aurkeztu dituzte ikasmaterialetan eta euskaltegietako egiaztatze sisteman.

Berritasunak

Gaur egun arte, HABEk bi egiaztatze deialdi egiten zituen urtero, euskaltegientzako ikasleentzat mugatuta. Bi deialdi hauek, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko ziren. Aurtengo 2015-16 ikasturterako, ordea, berritasun ugari daude:

- A1 eta A2 gaitasun mailen egiaztagiriak sortu dira eta ebaluazio jarraituaren bitartez emango dira. Bi maila hauek egiaztatzen dituzten ikasleak, gainera, diru laguntza indibidualen sisteman sartuko dira gainerako mailetakoekin batera.

- Deialdi irekiak B1 eta B2 mailetan: euskaltegietako ikasleentzako ohiko deialdiez gain, bi maila hauek deialdi irekiaren bitartez egiaztatu ahal izango dira. Hau da, euskaltegietako ikasleek ez direnek ere (edozein herritarrek) aurkezteko aukera hau izango dute. Deialdi ireki hauek HABEren urteko bigarren deialdiarekin batera egingo dira. Matrikulazioa irailean izango da.

- B1 azterketak euskaltegietan: ikasleek B1 azterketa ikasgelan bertan egin ahal izango dute ikasturte honetan. Beste berritasun bat da, maila honetan ikasten duten ikasleek, azterketa egiterakoan, mintzamen proba idazmen probaren aurretik egingo dutela.

- A2 materialaren aurkezpena: A2 maila egiteko metodo integral bat argitaratu du HABEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostiako informazioa Gizartea bideoak Albisteak