Gizartea -
Pirateriaren behatokia
Interneteko edukien % 87 legez kanpo kontsumitu ziren 2015ean
4.307 milioi eduki digital legez kanpo bisitatu zituzten Interneteko erabiltzaileek iaz. Eduki horiek 24.085 milioi euroko merkatu-balioa zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Interneteko “pirateriak” markak hautsi zituen Espainian, 2015ean; izan ere, edukien % 87,48 legez kanpo kontsumitu ziren Estatuan. Joerak gora egin zuen batez ere telesail, bideo-joko, liburu eta futbolean.
Pirateria eta Eduki Digitalen Kontsumo Ohituren Behatokiaren 2015eko txostena aurkeztu dute Sortzaileen Koalizioak eta Futbol Ligak. 4.307 milioi eduki digital legez kanpo bisitatu zituzten Interneteko erabiltzaileek iaz. Eduki horiek 24.085 milioi euroko merkatu-balioa zuten. Honenbestez, “pirateriak” 1.669 milioi euroko kostua izan zuen.
103 milioi liburu sektorean; 231 milioi bideo-jokoetan; 186 telesailetan; 573 filmetan; 402 musikan eta 174 futbolean. Gainera, kutxa publikoek 547 milioi euroko diru-sarrera izateari utzi zioten.
Gfk enpresak egin du txostena. Carlota Navarrete Sortzaileen Koalizioko zuzendariak azaldu duenez, Gobernuak hartutako neurriak nahikoak ez direla agerian uzten du txostenak. Horregatik, indarrean dagoen legedia “eraginkortasunez” aplikatzea premiazkoa dela uste du Navarretek.