Gizartea -
'Auzolandegiak 2015'
602 gaztek auzolandegietan parte hartzeko aukera izango dute udan
Izena emateko epea asteazken honetan zabalduko du Eusko Jaurlaritzak. 360 auzolandegi Euskadin izango dira; 150 beste erkidego batzuetan eta 92 atzerrian.
Agentziak | Erredakzioa
‘Auzolandegiak 2015’ programan izena emateko epea asteazken honetan zabalduko du Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak. Hala, 602 gaztek auzolandegietan parte hartzeko aukera izango dute udan, iaz baino 125 gehiago.
Konkretuki, 360 auzolandegi Euskadin izango dira; 150 beste erkidego batzuetan eta 92 atzerrian, Europan, Afrikan, Asian eta Amerikan.
18 eta 26 urte arteko gazteek izena emateko aukera izango dute. Horretarako, EAEko herriren batean erroldaturik egon behar dira. Nazioarteko auzolandegi batean parte hartu nahi duten pertsonek, gainera, ingeles maila ona izan beharko dute.
110 euro
Parte-hartzaileak zozketa bidez aukeratuko dituzte. Aukeratuek 110 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.
Orokorrean, auzolandegietako parte-hartzaileek lauzpabost ordu lan egiten dituzte egunero, lanegunetan, eta asteburuetan kultur txangoak egiten dituzte.
Programak ostatua, mantenua, asegurua eta aisialdia eskaintzen ditu, baina auzolandegira arte gaztea hurbilduko beharko da.
Lan egitasmoaren arabera, auzolan mota ugari daude: arkeologia, ingurumena, artea eta sormena; nekazaritza; kultur ondarea berreskuratzea; ondare arkitektonikoa berreskuratzea; gizarte lana (desgaitasunen bat duten pertsonekin, umeekin edo adinekoekin); komunikazio esparruan eta jaialdien antolaketan.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak 31 urte daramatza auzolandegiak antolatzen. Hiru lurraldeetan 10 auzolandegi eskaintzen ditu EAEk.