Gizartea -
Garraioa
Gasteizko tranbiak 4 geltoki berri izango ditu unibertsitatera bidean
Angulematik abiatuko den zati berriaren geltokiak Florida, Intermodo, Hegoalde eta Unibertsitatea izango dira.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko tranbia EHUren campusera luzatzeko bideak 1.340 metroko luzera eta lau geltoki izango ditu Angulematik aurrera, Florida kaletik eta Triana zubitik igarota.
Angulematik abiatzen da tranbia luzatzeko ibilbide berria. Handik Florida kalera joango da, Triana zubian trenbidea zeharkatuko du, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleetatik jarraituko du, eta Domingo Martinez de Aragonen amaituko da.
Lau geltoki berri aurreikusi dituzte tarte horretan: Florida, Intermodo (Castro Urdiales kalean, tranbiaren, AHTaren eta udal autobusen geltokia izatea espero dute), Hegoalde (Nieves Canon) eta Unibertsitatea (Domingo Martinez de Aragon kalea).
Floridako eta Hegoaldeko geltokiak erdian izango dute nasa, eta Triana zubikoak eta Unibertsitatekoak, alde batean, errepide bidezko garraiobide publikoa hartzeko geltokiarekin partekatzeko.