Gizartea -

Aldundia

1.080 umek lekua izango dute aurten Gipuzkoako udalekuetan

Izena aurretik emateko epea apirilaren 12an bukatuko da eta zozketa apirilaren 18an egingo dute. Apirilaren 19tik 28ra bitartean behin betiko izena emateko epea izango dute familiek.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalekuetan 1.080 toki eskaintzen ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, horietatik % 5 Hezkuntza Beharrizan Bereziak dituzten umeentzako izango dira.

Foru erakundeak jakitera eman duenez, aurreko edizioetan bezalaxe, eskaera mugikorren bidez egiteko aukera emango dute, eta berritasun nagusia izena ‘online’ behin betiko emateko aukera izango da.

Gainera, aurten robotikaren gaia landuko duen txanda berri bat antolatu dute. Hala, Lego Mindstorms EV3ren bidez robotak programatzeko tailerrak izango dira Orioko Txurruka gazte-aterpetxean. 12 eta 13 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute.

Izena aurretik emateko epea apirilaren 12an bukatuko da eta zozketa apirilaren 18an egingo dute. Apirilaren 19tik 28ra bitartean behin betiko izena emateko epea izango dute familiek. Udalekuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako instalazioetan izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Udako azken ordukoa Udako kanpamentuak azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa