Gizartea -

Atxiloketa

Tuterako hilketarekin zerikusia duten hiru lagunak atxilotu dituzte

Foruzaingoak baieztatu du susmagarriak atxilotu dituela. Gazte bati lapurtzen saiatu ziren eta emandako kolpeen ondorioz hil egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Martinez Yort igandean Tuteran jasotako jipoi baten ondorioz hil zen gaztearen ustezko erasotzaileak atxilotu dituzte udalerri nafarrean bertan, Radio Euskadik Foruzaingoko iturriak aipatuta jakitera eman duenez.

Atzo arratsaldeko zortzietan izan zen lehen atxiloketa. Gazte bati lapurtzen saiatu ziren hiru gizonezko eta horrek aurre egin zienez, jipoitu egin zuten. Kolpeen ondorioz, hil egin zen ordu batzuk geroago.

atxilotuak epailearen aurrera eramango dituzte datozen orduetan, Foruzaingoak komunikatu batean jakinarazi duenez.

Datorren larunbaterako, biktimaren lagunek kontzentrazioa deitu dute Tuteran justizia eskatzeko. Biktima edozein izan zitekeela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea