Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Lugon sastatuta hildako neskaren bikotekide ohia atxilotu dute

Iturri judizialek baieztatu dutenez, aurretik biktimak ez zuen salaketarik jarri; alabaina, Polizia Nazionalak emakumea ez ote zen tratu txarrak pairatzen ari ikertu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean auto baten barruan sastatuta hilda aurkitu zuten Tatiana V. A. 24 urteko gaztearen bikotekide ohia atxilotu dute igande honetan gertakariekin zerikusia izan dezakeelakoan.

Ikerketako iturriek baieztatu dutenaren arabera, atxilotua 30 urteko senegaldar bat da, eta Lugo Polizia Nazionalaren bulegoetara eraman dute deklarazioa hartzeko.

Tatiana V. A.-ren hilotza larunbat goizean topatu zuten Lugoko San Fiz auzoan, saihetsean hainbat sastada jaso izanaren zantzuak zituela.

Galiziako Justiziako Auzitegi Gorenak azaldu duenez, ez zegoen biktimak jarritako aurretiko salaketarik; hala ere, iazko ekainean hirugarren pertsona batek esan zion Poliziari susmoak zituela 24 urteko emakumea ez ote zen tratu txarrak pairatzen ari.

Agenteek emakumearekin hitz egin zuten, abisuaren berri eman zioten, eta berori baieztatzen saiatu ziren, baina gazteak ezeztatu egin zuen. Hala ere, argiketa egin zuten poliziek.

Gerora, hirugarren instrukzio-epaitegia saiatu zen berarekin egoten, jakiteko salaketarik jarri nahi zuen ala ez. Genero-indarkeriako auzien ardura hartzen du epaitegi horrek.

Ezin izan zuten, une horretan, emakumearekin egon, nahiz eta bi aldiz saiatu, eta irailean leku ezezagunean zegoela ondorioztatu zuten. Urrian, auzia artxibatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Gaurko azken orduko albistea