Gizartea -
Concepción Benitez kalea
Edanda zegoen gidari batek lau auto eta lau edukiontzi jo ditu Iruñean
Gidariak bere ibilgailuaren kontrola galdu eta aparkatuta zeuden lau autoren eta lau edukiontziren kontra jo du.
EITB.EUS
Edanda zegoen 29 urteko gidari batek aparkatuta zeuden lau autoren eta hondakinak biltzeko lau edukiontziren kontra talka egin du Iruñeko Concepcion Benitez kalean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Gidariak alkoholemia frogan positibo eman du. Halaber, isuna ezarri diote ausarkeriaz gidaea eta abiadura desegokian gidatzeagatik.
Gertakaria 02:56an jazo da. 29 urteko gidariak bere autoaren kontrola galdu du Concepcion Benitez kalearen bidegurutzean eta aparkatuta zeuden lau autoren eta hondakinak biltzeko lau edukiontziren kontra jo du, kalte material handiak eraginez.
Danbatekoen eraginez esnatu diren bizilagunek eman diote abisua Udaltzaingoari. Gertaeraren tokira bertaratu diren udaltzainek edan izanaren zantzuak zituen gidaria topatu dute, eta ondoren egin dioten alkoholemia frogan 0,40ko tasa eman du, baimendutakoa baino 0,15 altuagoa.