Gizartea -
Valentzia
Cabanyal Planaren aurkako Gobernuaren helegitea onartu du Gorenak
Horrela, etxeen eraisketak geldiarazi dituzte. Generalitatearen legeak "ondare historikoaren aurkako espoliazioaren inguruko Gobernuaren babesa eskuduntzak urritzen" dituela uste du Gorenak.
Erredakzioa
Pasadan ostiralean Espainiako Gobernuak Cabanyal Plana Konstituzionalean salatzea erabaki ostean, gaur onartu du Gorenak Valentziako Generalitatearen legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea. Valentziako Cabanyal auzoko ekintza guztiak onartzen ditu lege horrek.
Era horretan, Cabanyaleko etxebizitzen eraisketak bertan behera utzi ditu Gorenak, izan ere, "ondare historikoaren aurkako espoliazioaren inguruko Gobernuaren babesa eskuduntzak urritzen" dituela iritzi du Gorenak.
2009ko martxoan onartu zuten, Cabanyal Planaren legea Valentziako Gorteetan. Aurreko dekretu lege bat ordezkatu eta indargabetzen zuen legeak eta horren aurkako helegitea ere aurkeztu zuen Espainiako Gobernua.