Gizartea -
Aire-trafikoaren lege berria
Kontrolatzaileen pribilegioak ezereztea onartu du Senatuak
Sustapen Ministroak AENAren pribatizazioa ukatu du, baina hiru urtean bere monopolio desagertuko denez, zerbitzu hornitzaile europarrak sartuko dira.
Erredakzioa
Aire-trafikoaren lege berria onartu du Senatuak, horrela, aire bidezko zerbitzuak arautu eta aire-kontrolatzaileen pribilegioak ezereztatuko dituzte.
133 aldeko bozkekin onartu den legeak, Alderdi Popularraren aurkako 120 bozka izan ditu. AENA pribatizatzeko saiakera bat dela uste du PPk. Lege berriaren arabera, 52 urtetik 57 urtera atzeratzen da erretserbara igarotzen diren kontrolatzaileen adina. Horrenbestez, aire bidezko zerbitzuaren segurtasuna, jarraikortasuna eraginkortasuna eta jasangarritasuna bermatuko dute.
Jose Blanco Sustapen Ministroak legearen garrantzia azpimarratu du, zerbitzuak arautzearekin batera, "ezkutuko greba"rik egongo ez delako. Aurreko legeak ez zuen zerbitzuaren jarraikortasuna bermatzen.
AENAren kudeaketa publikoa pribatizatuko dela ukatu du Blancok. Aireportuetako kudeatzaileak, gehienez, % 30eko kapital pribatua onartuko duela nabarmendu du.
Aire-monopolioaren amaiera
Hurrengo bi urtetan, aire bidezko nabigazio kostuak % 15ean merketuko direla zehaztu du Ministroak. Horrenbestez, 120 milioi euro aurreztuko dituzte eta horrek eragina izango du konpainietan, turismoan eta txartelen prezioan.
Labur esateko, aire-bidezko sektorearen monopolio amaitu eta zerbitzu hornitzaile europarren sarrera baimenduko da, beraz, Espainiako aireportuen arteko ehia sustatuko da.
AENAk lege berrira egokitu beharko da hemendik aurrera. Lege Proiektua 3 urteko epea zehazten du.